Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Leka-espageti kurruskariak ahuakatearekin, zamburiñekin eta fruitu gorriekin
Leka-espageti kurruskariak ahuakatearekin, zamburiñekin eta fruitu gorriekin
Osagaiak
  • 4 pertsonentzako)
  • Lekak, 1 kg
  • Ura
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Ahuakateak, 2
  • Limoi 1
  • Sesamo olioa
  • Sesamo haziak
  • Pistatxoak, 50 g
  • Zamburiñak egiteko:
  • Zamburiñak, 12
  • Lima baten azala birrinduta
  • Oliba olioa
  • Perrexila xehetuta, koilaratxo bat
  • Fruitu gorrien krema egiteko:
  • Andere mahatsak, 50 g
  • Ahabiak, 125 g
  • Panela azukrea, 3 koilarakada
  • Gurina, 50 g
Prestaketa

Hasteko, lekak garbitu, puntak kendu eta laban edo patata-zuritzaile baten laguntzarekin goitik beherako zeharrak ebakiko dizkiegu. Ontzi batean, leka-espagetiak, hari edo zehar hauek jarriko ditugu; eta beste ontzi batean, lekak herenetan edo laurdenetan zatituta.

Leka espageti kurruskariak egiteko, eltze batean ura irakiten jarriko dugu eta beste ontzi batean ura izotzekin jarriko dugu. Ura irakiten hasten denean, leka hariak sartu eta 20-30 segundoz galdarreztatzen edukiko ditugu. Jarraian, azkar batean iragazi eta izotza dugun ontzira pasako ditugu. Leken egosketa moztu dugun honetan, jarraian berriro ere iragazi eta sukaldeko paperaren gainean zabal-zabal jarriko ditugu ur guztia ongi xukatu arte. 

Lekak lehortu bitartean, fruitu gorrien krema egingo dugu. Horretarako, ahabiak garbitu, andere mahats gorriak txortenetik kendu eta garbitu, eta kazo batean egosten jarriko ditugu azukrearekin batera, marmelada moduko bat egiten den arte. Ondoren, gurina gehitu, beste 5 minutuz emeki-emeki irakiten utzi eta sua itzaliko dugu. Segidan, irabiagailuarekin birrindu, iragazi eta biberoi moduko ontzitxo batean sartuko dugu coulisa.

Segidan, ahuakateak zuritu, laurdenetan moztu eta laurden bakoitza luzeran xerra finetan moztuko dugu.

Jarraian, zartagin batean oliba olioa ongi berotu eta leka-hariak edo espageti eskukada bat hartu kabi baten forma emanez eta bertan frijituko ditugu. Atera eta sukaldeko paperaren gainean jarriko ditugu olioa xukatzeko. 

Ahuakatea eta lekak prest ditugunean, platereratzen hasiko gara. Plater zabal baten erdian, ahuakatea jarriko dugu ohe gisa, zilindro forma emanez. Gatza, limoi tanta batzuk eta sesamo olioarekin ondu, eta jarraian, gainean leka-espageti kabi bat jarriko dugu. Segidan, aurrez zurituak izango ditugun pistatxo batzuk jarriko ditugu leka espagetien gainean eta zamburiñak plantxan egiten hasiko gara. 

Zamburiña-k egiteko, zartagin bat ongi berotu, oliba olio txorrotada fin bat isuri bertara eta zamburiña-k haragiaren aldetik jarriko ditugu gorritzen, hau da, hauspez, maskorra goian dutela. Minutu baten ostean, buelta eman eta beste olio txorrotadatxo bat gainetik bota ostean, lima azal birrindua eta perrexil xehetua gehituko ditugu zartaginera, hautseztatzen ari bagina bezala.

Bukatzeko, hiruna zamburiña jarri leka-espagetien gainean, zartaginean gelditu den zamburiña-saltsa leka-espagetien gainean banatu eta perstatu dugun dorre moduko jakia fruitu gorrien saltsarekin edo kremarekin inguratu/margotu.