lehenengoak
Lehenbizi labea 200 °c-an berotzen jarriko dugu. Bitartean, azenarioak zuritu eta txikiak eta finak badira osorik utziko ditugu, eta handiak badira xerratan moztuko ditugu.
Katilu handi bat hartu eta nahasi bertan berakatz-atala txiki-txiki moztua, kumino hautsa, piperrautsa, gatza, piperbeltza eta oliba olioa. Jarraian, azenarioak eta txitxirio egosiak gehitu, eta ondo nahasi dena. Azenario eta txitxirioak labeko erretilu batetara pasatu, eta 25 minutuz laberatu. Denbora igaro denean, ekilore haziak gehitu eta utzi beste 5 minutu dena labean erretzen.
Bitartean, ozpin-olioa prestatuko dugu. Horretarako, berakatza txikitu eta katilu batetan nahasiko dugu gainerako osagai guztiekin.
Atera labeko erretilua, eta epeltzen utzi. Ardi-mihiak garbitu eta ahuakatea zuritu eta moztu xerratan. Dena prest dugunean, osagai guztiekin entsalada eder bat atondu eta bukatu ozpin-olioa gainetik botaz.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa