Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Hegaluze eta teff pokea
Hegaluze eta teff pokea
Osagaiak
  • Hegaluzea, 200 g. (desizoztua)
  • Teff, edalontzi bat
  • Ura, edalontzi bat
  • Ahuakate bat
  • Errefautxoak, 8
  • Mangoa
  • Wakame alga, tira erdi bat
  • Agar-agar alga
  • Arbendolak
  • Sesamo haziak
  • Sesamo olioa
  • Hegaluzea marinatzeko
  • Soia saltsa
  • Jengibre freskoa, zatitxo bat
  • Oliba olioa
  • Lima erdi baten zukua
Prestaketa

Hasteko, teff zereala prestatuko dugu: zartagi batean bi minutuz teffa txigortu. Jarraian ura bota, sua jaitsi, taparekin estali eta 10 minutuz egosi. 10 minutuaren hostean sua itzali eta 2 minutu pausatzen utzi. Egurrezko koilara batekin teff aleak askatu eta 09hozten utzi.

Pauso honen ostean, zereala epeltzen utziko dugu eta bien bitartean, hegaluzea marinatzen jarriko dugu.

Horretarako, tupper batean hegaluze zatiak, soia saltsa, lima zukua, jengibre birrindua eta oliba olioa jarriko ditugu. Tuperra taparekin itxi eta astindu egingo dugu likido guztiak ongi nahasteko eta hegaluzea ongi bustitzeko. Ondoren, hozkailuan gordeko dugu 15 minutuz.

Segidan, wakame eta agar-agar algak hidratatzen jarriko ditugu. Honetarako, ontzi batean uretan sartuta utziko ditugu 10-15 minutuz.

Wakamea hidratatu denean, uretatik atera, ura xukatu eta tiratxo luzeetan zatituko dugu, fideoak bailiran. Agar-agarra ere uretatik atera, ongi xukatu eta luzeran wakamearen tamainakoak moztuko ditugu. Segidan arbendolak birrindu eta wakamearekin, agar-agarrarekin eta sesamo olioarekin nahasiko ditugu ontzi batean.

Osagai guztiekin amaitzeko, mangoa, errefautxoak eta ahuakatea zatietan moztuko ditugu, nahieran.

Aurkezpena

Ontzi baten oinarrian teff zereala jarriko dugu. Gainean, laurdenetan bezala, topping-ak jartzen jarraituko dugu; algak arbendolarekin, ahuakatea, mangoa eta errefautxoak. Honen ondoren, hegaluzea hozkalutik atera eta marinatua ahalik eta gehien kenduko diogu eta ondoren, nahi bada, zartagin batean, alde guztiak markatuko ditugu arin-arin edo sukaldeko soplete batekin gorrituko ditugu.

Bukatzeko, sesamo olio txorrotadatxo bat gainetik isuri, sesamo haziekin apaindu eta zerbitzatzeko prest legoke.