Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Kukulu entsalada oilaskoarekin eta antxoekin
Kukulu entsalada oilaskoarekin eta antxoekin
Osagaiak
  • 4 “Tuterako” kukulu
  • Oilasko bularkia, 250-300 g
  • 8 antxoa xerra
  • Mostaza, 10 g
  • Jogurt natural krematsua, 100 g
  • Oliba-olioa
  • Tipulin bat
  • Baratxuri laurden
Prestaketa

Kukuluak erdira egin eta oliba-olio pitin baten laguntzaz, zartaginean erre. Su baxuan, minutu bat gehienez.

Kukuluak amaitu eta zartagin berean oilasko bularkia erre, kolorea hartzen duen arte. Gero, tiratan zatitu (edo nahi den moduan)

Saltsa egiteko, jogurtari, mostaza, oliva-olioa eta baratxuria gehitu eta dena irabiatu behar da.

Tipulina tira finetan zatitu.

Amaitzeko, pertsonako kukulu bat platerean ipini, oilasko bularki zatitxo batzuk eta antxoa pare batekin batera. Tipulinarekin apaindu eta saltsa nahieran gehitu.