Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Sagar vichyssoisea ahate urdaiazpikoarekin
Sagar vichyssoisea ahate urdaiazpikoarekin
Osagaiak
  • Tipuleta pare bat
  • 4 porru handi (zati zuria bakarrik)
  • Sagar pare bat
  • Patata bat
  • Gurina, 40 g
  • Oliba-olio birjina, 30 g
  • Haragi salda, 100 g
  • Esne osoa, 100 g
  • Esne-gaina, 400 g
  • Intxaur muskatua
  • Gatza eta piperbeltza
  • Ahate urdaiazpikoa, 80 g
Prestaketa

Lapiko bat sutan jarri gurinarekin eta olioarekin eta tipuleta bertan erregosi su ertainean. Gorritu zaigunean, porruak xerratan zatitu eta bertara gehitu, pare bat orduz su motelean egiten joan daitezen. Azken ordu erdian, sagarra gehitu eta hau ere erregosi.

Porruak eginda daudenean, patata gehitu, erregosi pixka bat eta jarraian salda gehituko diogu. Tapa jarri eta 40 bat minutuz egosten utzi. Jarraian, birrindu, iragazi eta esnea gehituko diogu. Berriro sutan jarri, intxaur muskatua eta piperbeltza gehitu eta irakin bat eman. Sutatik atera, esne-gaina gehitu, gatz puntuan jarri eta hozkailuan hozten utzi.

Ahate urdaiazpikoa makilatxo finetan ebaki eta kremarekin eta oliba olio birjina txorrotada batekin lagunduta zerbitzatu.