Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Zainzuri eta gari-zainzuriak tenpuran frijituta
Zainzuri eta gari-zainzuriak tenpuran frijituta
Osagaiak
  • Zainzuriak, 200 g
  • Gari-zainzuriak, 200 g
  • Trisolekin egindako tenpura, 80 g
  • Ekilore olioa, frijitzeko
  • Udare tomatea, 80 g
  • Gatza
  • Azukre pixka bat
  • Xantana goma, 0,4 g
  • Oliba-olio birjina, 40 g
  • Maionesa, 80 g
  • Soja saltsa, 4g
Prestaketa

Lehenengo zainzuriei zurtoina kenduko diegu. Jarraian, zainzuriak zuritu eta luzetara lautan zatituko ditugu, makilatxoak balira bezala. Gari zainzuriak lodiak badira, erditik luzetara zatituko ditugu; bestela, osorik utziko ditugu.

Trisolarekin tenpura prestatu, zainzuriak irinetatik pasa, jarraian trisolean murgildu eta oliotan erdi frijituko ditugu, kolorerik eman gabe. Sukaldeko paper gainera atera eta geroko gorde.

Tomate saltsa egiteko, irabiagailuaren ontzian tomatea, azukrea, gatza eta xantana goma sartu eta birrindu egingo ditugu. Jarraian, oliba olioa gehitzen joango gara birrindu ahala. Soja saltsa egiteko, maionesari soja gehitu eta nahasi.

Zerbitzatzeko garaian, zainzuriei bigarren frijitu aldi bat emango diegu olio berotan gorritu arte eta saltsekin batera zerbitzatuko ditugu.