lehenengoak
Kipula eta azenarioa pusketa txikitan zatitu eta lapiko batean olio pixka batekin erregosten jarriko ditugu. Behin barazkiak erregosita ditugula, haragia gehitu eta egiten utzi botatzen duen ura lurrundu arte. Orduan ardoa gehitu eta hau ere lurruntzen utzi. Tomateak lauki txikitan zatitu, haragiari gehitu eta 30 bat minutuz egiten utzi. Eginda dagoenean, gatzez eta piperbeltzez ondu eta geroko gorde.
Beste lapiko batean, gurina urtu eta jarraian irina gehitu eta ondo nahasi. Jarraian esne beroa gehitzen joan, hagaxka baten laguntzarekin ondo nahasten dugun bitartean. Bexamela piperbeltzez, intxaur muskatuz eta gatzez ondu eta su motelean 10 minutuz irakiten utzi. Bero gorde.
Lasagna xaflak ur irakinetan egosi eta jarraian ur hotzetara pasa. Behin hoztu direla, trapu gainera atera eta lehortu.
Labeko erretilu bat gurinarekin igurtzi eta gainean pasta geruza bat jarri. Jarraian honen gainean haragi geruza bat, gero bexamel geruza, gazta birrindua, gurin zatitxo batzuk eta pasta berriro ere. Beste haragi geruza bat pasta gainean, bexamela berriro eta gaztarekin bukatuko dugu. Labea 180 ºC-tan berotu eta lasagna 30 minutuz bertan kozinatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa