Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Zesar entsalada
Zesar entsalada
Osagaiak
  • Letxuga bat edo bi, tamainaren arabera
  • Parmesano gazta ezkatak, 50 g
  • Oilasko paparra, 200 g
  • Urdaiazpiko egosia, 50 g
  • Hegaluze-mendrezka, 50 g
  • Baserriko ogi mamia, 50 g
  • Oliba-olio birjina, 15 g
  • Gatza eta piperbeltza
  • Zesar ozpin-olioa egiteko:
  • Parmesano gazta birrindua, 50 g
  • 12 antxoa oliotan
  • Maionesa, 150 g
  • Ziapea, koilarakada txiki bat
  • Berakatz atal bat
  • Ura, 50 g
Prestaketa

Lapiko bat urez bete eta sutan jarri. Irakiten hasten denean, oilasko paparra bertan sartu eta 10 bat minutuz egosi. Atera eta hozten denean, xerratan moztu.

Ogi mamia laukitan moztu eta oliotan frijitu. Urdaiazpikoa xerratan moztu.

Letxuga garbitu eta gustuko eran moztu.

Ozpin-olioko osagai guztiak irabiagailuaren ontzian sartu eta pare bat minutuz birrindu. 

Osagai ezberdinak tartekatuz entsalada muntatu eta ozpin-olioa gainetik botata bukatu.