lehenengoak
Txitxirioak bezperan beratzen jarri ondoren, lapiko batean buztana, kipula, azenarioa, porrua eta berakatza jarri, eta jarraian lapikoa urez beteko dugu. Sutan jarri eta irakiten hasten denean, atera zaion aparra kendu eta eginda egon arte su motelean irakiten izango dugu. Txitxirioak atera eta pure fin bat egingo dugu beraiekin. Salda ondo iragazi, gatzez ondu eta geroko gordeko dugu bero-bero.
Kipula bat eta piper berde bat txiki-txiki zatitu eta ondo erregosiko ditugu olio pixka batekin. Jarraian, txipiroiak ere txikitu eta barazki hauekin salteatuko ditugu. Geroko gorde.
Lapiko bat urez beteta irakiten jarri eta ziazerba hostoak bertan galdarraztatu. Hoztu segituan eta geroko gorde.
Abakandoa ere beste lapiko batean 5-6 minutuz egosi. Atera eta segituan ur hotzetan hoztu ondoren, zuritu eta gorputza xerratan ebaki. Xerra hauetako 4 hartu eta bakoitza ziazerba hosto batean bildu.
Patatak torneatu eta 8-10 minutuz uretan egosi. Atera, lehortu eta jarraian estragoi oliotan frijitu. Gorde.
Zerbitzatzeko, plater baten oinarrian koilarakada bat txitxirio jarriko dugu, honen gainean beste koilarakada bat txipiroi salteatu eta jarraian hau dena txipiroi-tinta saltsarekin estaliko dugu. Honen inguruan pare bat patata torneatu eta pare bat abakando zati jarri ondoren, txitxirio saldarekin bustiko dugu dena. Ogi txigorki pusketa batzuk gainean jarri eta perrexil pixka bat gainetik bota ondoren, zerbitzatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa