Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Azalore frijitua tartariar saltsarekin
Azalore frijitua tartariar saltsarekin
Osagaiak
  • Azalore bat
  • Irina, 150 g
  • Kurkuma hautsa, koilarakada txiki ½
  • Kumino hautsa, koilarakada txiki ½
  • Piperrauts pikantea, koilarakada txiki bat
  • Gatza, 8 g
  • Garagardo hotza, 180 ml
  • Olioa, frijitzeko
  • -tartariar saltsa egiteko:
  • Maionesa saltsa, 250 g
  • Kaparrondo txikituak, 2 koilarakada
  • 6 ozpinetako luzoker txikitu
  • Perrexil txikitua, koilarakada bat
  • Tipulin txikitua, koilarakada bat
  • Tipuleta txiki bat
  • Dijongo ziapea, 2 koilarakada
  • Soja saltsa, koilarakada txiki bat
  • Piperbeltza
Prestaketa

Azalorea hartu eta loreak aterako dizkiogu.

Irina espezieekin eta gatzarekin nahasi eta jarraian garagardo hotza gehituko diogu, hagaxka batekin nahasi bitartean. Lapiko batean olioa berotzen jarriko dugu eta 170 ºC hartzen dituenean, azalorea irin nahasketatik pasa eta bertan frijitzen joango gara, urre kolore polit bat lortu arte.

Tartariar saltsa egiteko, osagai guztiak nahasi eta gero katilu batean aurkeztu, azalore frijitua aldamenean duela.