Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Garagar eta babarrun paella erraza
Garagar eta babarrun paella erraza
Osagaiak
  • Garagarra, 200 g
  • Azafraia
  • Babarrun beltzak kontserban, 400 g
  • Udare tomateak kontserban, 200 g
  • Txirlak kontserban, 275 g
  • Muskuiluak naturalean kontserban , 250 g
  • Berberetxoak naturalean kontserban, 150 g
  • Olagarroa kontserban, 75 g (edo txibiak kontserban bestela)
  • Txorizo ondua, 40 g
  • Piperrauts ketua, koilarakada txiki bat
  • Berakatz lehor hautsa, koilarakada txiki bat
  • Ilarrak, 75 g
  • Gatza eta piperbeltza
  • Limoi bat
Prestaketa

Garagarra garbitu eta urez beterik izango dugun lapiko batean egosten jarriko dugu. Irakiten hasten den momentutik, tapa jarri eta  25 bat minutuz egosiko dugu, garagarra bigundu  arte. 15 minutu daramatzanean, azafraia eta gatz koilarakadatxo pare bat gehituko dizkiogu. Iragazi eta bero mantenduko dugu.

Beste lapiko batean babarrunak, tomatea laukitxotan zatituta, itsaskiak, txorizo xerratua, berakatz-hautsa eta piperrautsa su ertainean jarriko ditugu, berotzen joan daitezen.

Nahasketa hau irakiten hasten denean, garagarra bertara gehituko dugu eta beste 5 bat minutuz dena batera irakiten jarriko dugu su ertainean. Bukatzeko, ilarrak egosi eta, gainean jarri ondoren, beste pare bat minutuz dena sutan izango dugu. Eginda dagoenean, limoi xerra batzuez lagunduta zerbitzatu.