Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Zainzuri krema
Zainzuri krema
Osagaiak
  • Zainzuriak, 300 g
  • Quark gazta, 300 g
  • Anakardoak, 3 koilarakada
  • Garagar-legamia, koilarakada
  • Gatza
  • Azukrea
  • Oliba-olioa
  • Aneta
Prestaketa

Hasteko, anakardoak ur berotan beratzen jarriko ditugu.

Jarraian, zainzuriak garbitu, zuritu, zuntzak eta zurtoinak ongi kendu eta zatitu egingo ditugu.

Segidan, ura, gatzarekin eta azukre apur batekin irakiten jarriko dugu eta  zainzuri zatiak bertan 15 minutuz egosiko ditugu.

Beste eltze batean, oliba-olioa berotzen jarriko dugu eta aurrez iragazita izango ditugun anakardoak gorrituko ditugu bertan.

Anakardoek kolorea hartzen dutenean, bitsadera baten laguntzarekin zainzuri zatiak botako ditugu bertara eta jarraian, quark gazta, garagar-legamia eta gatza. Koilara baten laguntzarekin buelta batzuk eman eta irabiagailuaren laguntzarekin dena birrinduko dugu.

Krema fin-fina nahiko bagenu, iragazki batetik pasatuko genuke.

Amaitzeko, zainzuri-krema katilutxotan banatuko dugu eta gainetik anetarekin apainduko dugu.