lehenengoak
Zartagin itsasgaitz bat olioarekin margotu eta arroza, gatz pixka bat eta ura gehituko ditugu bertara. Tapa jarri eta zu bizian 10 minutuz egosiko dugu. Jarraian, tapa kendu eta beste 5 minutuz ura lurruntzen eta azpian geruza kurruskari bat egiten utziko dugu su baxuan. Noizean behin zartagina astindu egin behar da.
Bitartean, zopa egiteko, lapiko handi bat hartuko dugu eta bertan barazki salda, koko esnea eta tamarindo pasta nahasiko ditugu. Su ertainean lapikokoa berotu bitartean, zitronela zuritu eta fin-fin moztu, pipermina xerratan moztu, jengibrea zuritu eta birrindu eta dena prest dugunean, azukrearekin batera lapikora gehitu. Perretxikoak eskuekin moztu eta tofua laukitan zatitu laban baten laguntzarekin. Horiek ere, lapikora gehitu. Saldak irakiten duenean, tipulin xerra finetan moztu eta gehitu martorri hosto gehienekin batera.
Eginda dagoenean, soja saltsa gehitu eta gatz-puntua probatu ondoren, katiluetan zerbitzatu arroz pastel kurruskari zati batekin batera eta martorri hosto batzuekin eta lima laurden batekin batera.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa