Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Bakailao tortilla
Bakailao tortilla
Osagaiak
  • Bakailao gezatua, 400 g
  • Kipula bat
  • Piper berde bat
  • Pipermin punta bat
  • Perrexila
  • 6 arrautza
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza
Prestaketa

Zartagin bat su ertainean jarriko dugu oliba-olio txorrotada batekin eta, kipula eta piper berdea juliana eran zatitu ondoren, bertan jarriko ditugu erregosten, pipermin puntarekin batera 30 bat minutuz.

Bakailaoa papurtu eta barazkiak eginda daudenean, hauei gehitu eta botatzen duen ura lurrundu arte bertan erregosi.

Arrautzak irabiatu, barazki eta bakailao nahaskia gehitu eta su bizian izango dugun zartagin batean, tortilla egin.