Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Babarrunak bere sakramentu guztiekin
Babarrunak bere sakramentu guztiekin
Osagaiak
  • BABARRUNAK EGITEKO:
  • Babarrun beltzak, 500 g
  • Tipula bat
  • Porru bat
  • Oliba-olio birjina, 60 g
  • Ura
  • Gatza
  • SAKRAMENTUAK:
  • Txerri urdaia, 200 g
  • Saiheskia, 400 g
  • Txorizo bat
  • Odoloste bat
  • Aza bat
  • 2-3 berakatz atal
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza
  • Ozpinetako piperminak
Prestaketa

Babarrunak garbitu eta bezperan ur hotzetan beratzen jarri. Hurrengo egunean, tipula eta porrua sare batean sartu eta, babarrunekin batera, bezperako ur berean egosten jarriko ditugu su motelean 2-3 orduz, 4 oliba-olio goilarakadaz eta gatzez onduta. Egosten ari diren bitartean, 3-4 aldiz egosketa moztu ur hotz pixka bat gehituta. Eginda daudenean, tipula eta porrua birrindu, babarrunei berriro ere gehitu eta gatz puntuan jarri.

Urdaia eta saiheskia beste lapiko batean urarekin jarriko ditugu eta 2 ordu eta erdiz egosiko ditugu (20 min lapiko azkarrean). Azken 15 minutuetan odolostea eta txorizoa gehitu eta dena batera egosi.

Aza erditik zatitu eta erdiko txortena kenduko diogu. Jarraian, xerra finetan ebaki eta irakiten izango dugun urean egosten jarriko dugu ordu erdiz. Ur guztia kendu eta olioarekin eta berakatzekin egin dugun olio errea bota gainetik. Gatzez ondu eta beste 15 bat minutuz erregosten utzi.

Babarrunak zopa-ontzi batean zerbitzatu, sakramentu guztiekin batera, hauek plater ezberdinetan jarrita ditugularik.