lehenengoak
Hasteko, txibia garbitu eta zati txikitan moztuko dugu. Barazkiak ere zati txikitan moztuko ditugu. Jarraian, eltze batean arrain-fumeta berotzen jarriko dugu.
Bestalde, zartagin batean oliba-olio txorrotada bat berotzen jarriko dugu ganbak eta zigarrak zatiak gorritzeko. Gorritu direnean, atera eta gorde. Ganbak eta zigalak gorritu ditugun olioan, barazkiak erregosiko ditugu, ordena honetan: tipula, baratxuria eta piper gorria.
Barazkiak erregositakoan, txibia zatiak botako ditugu zartaginera eta 2-3 minutura fideoa erantsiko diogu.
Fideoa ongi gorritzen utziko dugu eta jarraian, La Verako piperrautsa erantsiko diogu. Goilararekin pare bat buelta eman ostean, etxeko tomate frijitua erantsiko diogu.
Goilara baten laguntzarekin dena ongi nahasi ondoren azafraia erantsiko diogu, baita gatza ere.
10 minutuz su bizian egosten utziko dugu. Bi minutu falta direnean, itsaskiak erantsiko dizkiogu.
Nahi bada, alioli saltsarekin zerbitzatu daiteke.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa