Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Arrain eta itsaski kazola turkiarra
Arrain eta itsaski kazola turkiarra
Osagaiak
  • Mihilu pare bat
  • Udare tomateak kontserban, 800 g
  • Kumino haziak, koilarakada txiki bat
  • Tomate kontzentratua, koilarakada pare bat
  • Ardo zuria
  • Ezkaia, adar pare bat
  • Limoi baten azala
  • Gatza eta piperbeltza
  • Urraburua, 200 g
  • Txipiroiak, 200 g
  • 8 otarrainxka
  • Feta gazta, 200 g
  • Oliba-olio birjina
  • Gurina, 200 g
  • Pipermin hautsa
  • Limoi baten zukua
Prestaketa

Mihilua juliana eran zatituko dugu eta zartagin batean erregosten jarriko dugu oliba olio txorrotada batekin. Pare bat minutu pasa ondoren, mihilu hazi batzuk, kumino haziak eta tomate kontzentratua gehituko dizkiogu.

Hau erregosi bitartean, tomatea laukitan zatitu eta mihiluari gehituko diogu. Limoi bati azal atal batzuk atera, tomateari gehitu eta, anis txorrotada bat bota ondoren, 15 bat minutuz erregosten utziko dugu dena.

Bitartean, otarrainxkak zurituko ditugu (burua eta buztanaren azken atala kendu gabe utziko dizkiogu). Urraburua laukitan moztuko dugu. Txipiroia garbitu eta xerratan ebakiko dugu. Feta gazta ere laukitan zatituko dugu.

Tomatea eginda dagoenean, gatzez ondu eta labean sartu ahal diren buztinezko kazolatan banatuko dugu. Jarraian, kazola guztietan banatuko ditugu arrainak eta itsaskiak eta bukatzeko, feta gazta atal batzuk jarriko ditugu kazola bakoitzaren gainean. Labea 185 ºC-tan dugularik, bertan sartuko ditugu gure kazolatxoak 5-8 minutuz, eginda egon arte.

Kazolak egin bitartean, zartagin bat sutan jarriko dugu eta bertan gurina urtuko dugu. Pipermin koilarakada bat eta limoi baten zukua gehitu eta honekin, labetik aterako ditugun kazolatxoak onduko ditugu.