Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Muxika eta pistatxo hostopila
Muxika eta pistatxo hostopila
Osagaiak
  • -Hostopila egiteko:
  • Hostore xafla bat
  • Glas azukrea
  • 6 muxika almibarretan
  • Azukrea
  • Gurina
  • -Pistatxo krema egiteko:
  • Gozogile krema, 200 g (esnea 500 ml, 6 gorringo, azukrea 150 g, irina 35 g, maizena 35 g)
  • Pistatxoak birrinduta, 50 g
  • Pistatxo krema, 30 g
  • Eztia, 20 g
  • Limoi baten zukua
  • Esne-gain harrotua, 120 g
  • -Muxika saltsa egiteko:
  • Muxikak almibarretan, 150 g
  • Almibar pixka bat
  • Lima pare baten zukua
  • -Gerezi saltsa egiteko:
  • Eztia, 75 g
  • Laranja zukua, 85 g
  • Limoi zukua, 30 g
  • Gerezi konfitura, 150 g
  • Ardo zuria, 25 g
  • -Gainerakoak:
  • Pistatxo izozkia
Prestaketa

Hostorea luzatuko dugu arrabolaren laguntzarekin eta glas azukrea botako diogu gainetik. Jarraian biribilki bat egingo dugu hostorearekin eta 1,5 cm-ko lodiera izango duten xerratan ebakiko ditugu. Ondoren, glas azukrea berriro botako diogu gainetik eta zilindro bakoitza berriro luzatuko dugu pixka bat. Labeko paper gainean jarri eta labean egin 200 ºC-tara.

Gerezi saltsa egiteko, eztia sutan jarriko dugu urritzen karamelu bilakatu arte. Jarraian bi zukuak gehitu eta berriro erdira urritzen utziko dugu. Bitartean, konfitura iragazkiaren laguntzarekin behetuko dugu eta ezti nahasketari gehitu. Minutu batzuez urritzen utzi eta bukatzeko ardoa gehituko diogu. Irakin beste 5 minutuz eta gorde.

Muxika saltsa egiteko, muxikak almibar pixka batekin birrinduko ditugu eta jarraian limen zukua gehituko diegu. Gorde.

Pistatxo krema egiteko, aurrena gozogile krema behetu egingo dugu. Jarraian, pistatxoak eta pistatxo krema gehituko dizkiogu eta ondo nahasiko dugu dena. Ondoren, eztia eta limoi zukua gehituko dizkiogu eta bukatzeko, nahasketa honi esne-gaina gehituko diogu emeki-emeki. Gozogile mauka batean sartu eta gorde.

Almibarretako 6 muxikak xerratan ebaki eta gurinarekin eta azukrearekin zartagin batean karamelatuko ditugu.

Aurkezpena:

Plater batean, aurrena pistatxo krema botoi bat jarriko dugu eta honen gainean hostore zilindro bat. Jarraian, gozogile maukaren laguntzarekin, pistatxo krema geruza bat jarriko dugu eta honen gainean muxika karamelatua. Bukatzeko, beste hostore xafla bat jarriko diogu txapel bezala eta platera muxika eta gerezi saltsekin eta izozki batekin lagunduta zerbitzatuko dugu.