lehenengoak
Arroz fideoak ur irakinetan egosi eta gero ur hotzarekin hoztu.
Saltsa egiteko, lapiko batean ardo zuria azukrearekin irakiten jarriko dugu, burbuila handiak sortu arte. Orduan, ketchupa eta salda gehituko dizkiogu eta gatzez onduko dugu. Olio pikantea eta martorria gehitu eta bertan jarriko ditugu fideoak berotzen pare bat minutuz.
Zartagin bat su bizian jarriko dugu eta bertan gurina urtu ondoren, martorri koilarakada bat gehitu eta segituan bertan salteatuko ditugu ganbak. Atera baino lehenago, limoi erdiren zukuarekin, gatzarekin eta piperbeltzarekin ondu eta fideoen gainean zerbitzatuko ditugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa