lehenengoak
Labea aurrez berotzen jarri 200 graduan. Bi erretilu labeko paperarekin estali.
Kuia zuritu eta lodiera ertaineko xaflak moztu luzeraka. Xafla bakoitza erretiluan ipini, oilo hari fin batekin igurtzi eta gatz apur bat bota gainetik. 10 minutuz egosi labean.
Bitarte horretan, hostoak kendu borrajari eta gorde. Zurtoinak uretatik pasa garbitzeko, guraizeekin moztu “alde-alde” eta egosi uretan (gatz apur batekin) 10 minutuz. Iragazi eta gorde.
Kuiaren 10 minutuak pasa direnean, azukrea bota gainetik eta beste 3-4 minutuz egosi, kontuz gehiegi erre gabe, adi egon. Atera eta hozten utzi.
Bien bitartean, ozpin-olioa egin oliba-olioa, ozpina eta gatza nahasiz.
Urdaiazpikoa 2-3 zentimetroko xerratan moztu eta plantxan markatu.
Aurkezpena
Ardi-mihiak edo uraza hostoekin pilatxo bat egin eta plateraren alde batean jarri. Ozpin-olio apur batekin gozatu eta urdaiazpiko xerrak (3 edo) sartu tente bertan.
Ondoan, borraja zurtoinak eta kuia xaflak (erditik moztuta hobe) bata bestearen gainean jarri Rubiken kubo bat bailitzan eta ozpin-olioa bota gainetik. Bukatzeko aukeratutako fruitu lehorrekin apaindu.
* Oharra: urdaiazpikoa zartaginean egin beharrean labean egin daiteke, horretarako beste erretilu batean labeko paperaren artean erdian jarri eta deshidratatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa