Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Tipula bajhi (edo pakora) espeziatuak koko chutney-arekin
Tipula bajhi (edo pakora) espeziatuak koko chutney-arekin
Osagaiak
  • Perrexil txikitua, 3 koilarakada
  • Pipermin hautsa, koilarakada txiki ½
  • Limoi zukua, koilarakada bat
  • Arroz irina, 45 g
  • Txitxirio irina, 70 g
  • Kurkuma hautsa, koilarakada txiki bat
  • Gatza
  • Ekilore-olioa, koilarakada bat
  • Garagardo hotza, 100 ml
  • -CHUTNEYA EGITEKO:
  • Koko malutak, 50 g
  • Martorria, eskukada erdi
  • Pipermin punta bat
  • Tipula baten laurdena
  • Berakatz atal bat
  • Lima zukua, koilarakada bat
  • Jengibre freskoa, 5 cm-ko zati bat
  • Azukrea, koilarakada txiki bat
  • Ur hotza, 120-180 ml
  • Gatza
Prestaketa

Tipula xerra finetan ebaki eta katilu batean perrexilarekin, pipermin hautsarekin eta lima zukuarekin batu.

Beste ontzi batean, bi irinak, kurkuma eta gatz pixka bat batu. Jarraian, irinei ekilore olioa eta garagardoa gehitzen joan, krema lodi bat lortu arte. Krema hau kipulari gehitu eta ondo nahasi dena.

Ekilore olioa zartagin batean berotzen jarri eta 170 ºC hartzen dituenean, kipula koilarakadak frijitu bertan. Minutu batean kurruskari eta eginda izango ditugu. Atera eta pasa sukaldeko paperarekin izango dugun plater batera.

Saltsa egiteko, chutneyaren osagai guztiak ura izan ezik robotean sartu eta birrindu. Ura gehitzen eta birrintzen joan, nahi dugun saltsa lodiera lortu arte.