lehenengoak
Legami lehorra ur epelarekin eta azukrearekin 10 bat minutuz katilu batean jarri, aktibatu dadin. Bitartean, arto irina katilu handi batean jarri (edo ogia egiteko gailuaren ontzian) eta ura irakiten gehitu. Ore homogeneo bat lortu arte eragin eta epeltzen utzi.
Oreari gari-irina, gatza eta legamia aktibatua gehitu eta orea gantxoarekin 5 bat minutuz landu. Orea oso umela badago, irina gehitzen joan eta listo daukagunean, olioz margotutako ontzi batean sartu eta sukaldeko plastikoarekin estali. Orea bertan ordubetez edo bere bolumena biderkatu arte utzi.
Orea irineztatuta izango dugun mahai batera atera eta poliki-poliki eskuekin pixka bat landu. Forma borobila eman eta 20 minutuz egoten utzi. Tarte horretan labea 220 ºC-ra berotu.
Ogia labeko erretilura pasatu eta labe azpiko erretiluan izotz ale batzuk bota lurruna sortzeko. Ogia 35-40 minutuz labean erre.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa