Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Mango, espinaka eta luzoker 'detox' irabiakia
Mango, espinaka eta luzoker 'detox' irabiakia
Osagaiak
  • Mango bat
  • Kuminoa, koilarakada txiki bat
  • Espinaka eskukada bat
  • Luzoker erdia
  • Kurkuma zatitxo bat
  • Jengibre zatitxo bat
  • Koko-ura, 350 ml
Prestaketa

Mangoa eta luzokerra zuritu, zatitu eta irabiagailuaren ontzian sartu. Espinaka eskukada bat ere ontzira bota.

Kumino koilaradatxo bat, kurkuma zati bat eta jenjibre zati bat bota.

Osagai guztien gainetik koko-ura gehitu.

Ondo irabiatu dena eta edalontzi batean zerbitzatu. Gainetik, nahi izanez gero, haziak bota (gordinak zein zartaginean pixka bat txigortuak).