Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Ilarrak saltsan, txipiroiekin
Ilarrak saltsan, txipiroiekin
Osagaiak
  • ILARRAK
  • TIPULA bat
  • POPER BERDE bat
  • BARATXURIA
  • ARDO ZURI pixka bat
  • 2 TXIPIROI
  • TIPULIN bat
Prestaketa

Zuritu tipula eta julianan moztu.

Erregosi su bizian oliba olio pixka batekin. Moztu piper berdea, eta gehitu tupulari.

Utzi ondo erregosten.

Bota irin pixka bat eta ur pixka bat, saltsa moduko  bat egiteko.

Azkenik, moztu txipiroiak eta nahastu dena. Utzi egosten 10 minutuz, txipiroiak bigundu arte.

Tipulina xehetu, eta platera muntatu.