Prestaketa
PROZEDURA
Azalorea birrindu, kuskusaren testura hartu arte, eta bi arrautzarekin nahastu.
Labeko erretiluan zabaldu, pizzaren oinarriaren forma emanez.
Aurretik berotutako labera sartu 200 ºC-tan 15 minutuz. Txigortzen hasten denean buelta eman, eta beste 15 minutuz eduki labean.
Bi aldeak txigortuta daudenean, oinarria atera eta gainean beste osagai guztiak gehitu.
Labera sartu beste 15 minutuz, barazki guztiak egiten diren arte.