Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Neguko barazki eta patata pastela
Neguko barazki eta patata pastela
Osagaiak
  • -Patata purea egiteko:
  • Patata - 800 g
  • Kuia hazien olio birjina - 75 g
  • Antxoa gezatuen xerra pare bat
  • -Barazkiak:
  • 4 gari-zainzuri
  • 2 azenario
  • Brokolia - 75 g
  • Azalorea - 75 g
  • 4 barrengorri
  • Kuiatxoa - 100 g
  • -Maionesa egiteko:
  • Esne gaingabetua - 100 ml
  • Oliba olioa - 200 ml
  • Olibak - 45
  • Limoi bat
  • Gatza
Prestaketa

Lehenik, patatak zuritu eta zatitu.

Brokolia eta azaloreak ere zatitu. Azenarioak txikitu.

Aurreko pausoan landutako osagaiak lurrunetan erregosi.

Gari-zainzuriak, kuiatxoa, barrengorriak eta azenario bat txikitu. Oliba olioa botata, zartaginara gehitu eta saltseatu.

Patatak birrindu purea egiteko. Antxoa xerra pare bat gehitu. Kalabaza olioa bota.

Maionesa egiteko, esnea (100ml) eta oliba olioa (200ml) bota eta irabiatu.

Patata purea nahi den forman egin. Saltseatutako eta erregositako barazkiak gehitu.