Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Calzone integrala brokoli, tomate lehor eta erromeroarekin
Calzone integrala brokoli, tomate lehor eta erromeroarekin
Osagaiak
  • -Calzone orea egiteko:
  • Irin integrala - 500 g
  • Oliba olio birjina - 70 ml
  • Legamia lehorra - 7 g
  • Azukrea - koilarakada txiki bat
  • Gatza - koilarakada txiki bat
  • Ura - 230ml
  • -Betegarria:
  • Tomate lehorrak - 100 g
  • Brokoli erdi bat
  • Tipula pare bat
  • Azenario pare bat
  • Erromero adar batzuk
  • Kurkuma koilarakada pare bat
  • Mozzarella gazta
  • Oreganoa
  • Piperbeltza
  • Gatza
  • Intxaur olioa - gainetik botatzeko
Prestaketa

Lehenik, brokoliaren loreak aterako ditugu. Tipula xehatu eta zartaginera botako ditugu zatitxoak, gorritzeko.

Tipula gorritu ahala, brokoli zatiak ere bota. Pauso bera jarraituko dugu tomate lehorrekin. Kurkuma gehitu.

Orea landuko dugu. Behin ondo landuta dugula, orea osagaiez bete eta itxi egingo dugu.

Labean 210ºC 20 minutu utziko dugu.

Amaitzeko, mozzarella bota.