Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Gari zainzuri salpikoia zapoarekin eta otarrainxkekin
Gari zainzuri salpikoia zapoarekin eta otarrainxkekin
Osagaiak
  • Gari zainzuriak - 250g
  • Zapoa - 150g
  • Otarrainxkak - 100g
  • Letxuga
  • Tomate bat
  • Perrexila
  • Oliba olioa
  • Ozpina
  • Piperbeltza
  • Gatza
  • Ozpin-olioa egiteko:
  • Piper gorri erdi bat
  • Tipulin bat
  • Ozpinetako pepino bat
  • Arrautza egosi bat
Prestaketa

Ura irakiten jarri. Behin irakita, arrautza egosi. Pauso bera jarraitu otarrainxka eta gari-zainzuriekin.

Zapoari azala kendu. Lapikoan sartu eta egosi.

Piper gorria hartu eta zatitxotan moztu. Tomateari haziak kendu eta laukitxotan moztu.

Ozpin-olioa egiteko, osagaiak ere laukitxotan moztu (ozpinetako pepinoa, tipulina eta arrautza egosia).