Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Zurrukutuna
Zurrukutuna
Osagaiak
  • Bakailao gezatua papurtuta - 200 g
  • Pistola ogi bat
  • Oliba-olioa - 200 ml
  • Berakatz buru bat
  • Piper txorizero haragia
  • Tomate saltsa - 100 g
  • Ura - 250 ml
  • Arrain salda - 250 ml
  • Pipermin erdi
  • 4 arrautza
Prestaketa

GONBIDATUA:

Joxe Mari Karrere (kontu kontalaria)

NOLA EGIN:

Hasteko, ogia fin-fin moztu. Baratxuria xaflatan ebaki eta lapiko batera bota. Pipermina gaineratu. Bakailao zatitxoak eta moztutako ogia ere gehitu.

Koilara bat erabilita, ondo mugitu behar bezala egin dadin. Tomate saltsa gaineratu. Ura gehitu. Arain salda bota.

Tapa jarri eta egiten utziko dugu 15-30 minutu.

Amaitzeko, zopa gordin dagoenean arrautzak bota eta prest izango dugu.