lehenengoak
GONBIDATUA:
Xabat Olaizola
NOLA EGIN:
Lehenik, porrua ondo garbitu eta hau ez ezik, azenarioa eta tipula ere zatituko ditugu.
Arkume hankak lapiko batera bota eta egosiko ditugu. Horretarako, urez erdira bete eta barazkiak gehitzen joango gara.
Txorizoa laukitxotan moztuko dugu. Gauza bera egingo dugu tipularekin, hau ondo zatituz. Osagai hauek hartu eta beste lapiko batera sartuko ditugu, bertan erregosteko. Behin erregosita dagoela, urdaia botako diogu. Eginda dagoenean iragaziko dugu.
Arkume eta barazkiak dituen lapikoa sutatik kendu eta hozten jarriko dugu.
Txitxirioak lapikora botako ditugu. Lehen lortutako salda hona bota, eta, azkenik, arkume hanken zatitxoak botako ditugu, zaporea hartzeko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa