lehenengoak
GONBIDATUA:
Jabier Agirre
NOLA EGIN:
Lehenik eta behin, baratxuria zatituko dugu. Zatitxoak lapiko batean sartuko ditugu, bertan gorritzeko. Tipula ere zatitu eta erregosiko dugu. Porruarekin prozesu bera egingo dugu; txikitu eta lapikor gehituko ditugu zatitxoak.
Espezieen txanda da. Kurkuma botako diogu lehenik erabiltzen ari garen lapiko horretako nahasteari. Ondoren, kuminoa gehituko diogu eta, azkenik, iltzea erantsiko diogu. Martorri freskoa ere botako diogu.
Aldez aurretik prestatzen geunden barazki salda botako dugu. Oilaskoa zatitan txikitu eta lapikora gehituko ditugu. Minutu batzuk utziko dugu nahastea ondo egiten.
Bol batean, arrautza bat puzkatu eta piperbeltza botako diogu. Nahaste hau erremobitu eta, aurrekoetan bezala, lapikora gehituko diogu.
Gure gustura dagoela uste dugunean, atera eta prest egongo da gozatzeko!
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa