lehenengoak
Gonbidatua: Astarbe sagardotegiko Hur Astarbe eta Iraitz Agirre
NOLA EGIN?
Alde batetik, bakailao zatiak ontzi batean jarriko ditugu, ura botako diogu estali arte eta egosten jarriko ditugu.
Bestetik, porruak eta tipula txiki txiki egingo ditugu eta patatak zuritu eta zatitu.
Bakailaoa egosten denean, takoak atera egingo ditugu eta ura sutan utziko dugu reduzitzen.
Bakailaoa papurtuko dugu eta azalak eta hezurrak uretara botako ditugu, zapore handiko salda lortu ahal izateko.
Bitartean, ontzi batean guria eta olioa jarriko ditugu eta porrua eta tipula erregosiko ditugu 15 bat minutuz.
Barazkiei bakailao salda gehitu eta ondoren patatak botako ditugu egosi arte.
Egosten direnean, esnegaina gehituko dugu, ondo nahastu eta segidan turmixarekin krema arin bat egingo dugu.
NOLA AURKEZTU
Papurtutako bakailao zati pare bat jarriko ditugu plateraren erdian eta inguruan krema botako diogu. Gainetik perrexil pixka bat jarri eta listo!
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa