Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Txitxirio entsalada misonesarekin
Txitxirio entsalada misonesarekin
Osagaiak
  • --Txitxirioak
  • --Azenario bat
  • --Arto egosia
  • --Ilar egosiak
  • --Ahuakate bat
  • --Piper gorri bat
  • --Izki alga
  • --Zilantroa
  • --Misoa, koilarakada bat
  • --Arrautza bat
  • --Ekilore olioa
  • --Oliba olioa
Prestaketa

Gonbidatua: Gorka Gereño, sukaldaritza makrobiotikoan aditua

NOLA EGIN?

- Txitxirioak beratzen utzi.

- Ondoren egosten jarri, gatza eta martorriarekin.

- Izki alga beratzen utzi 10 minutuz.

- Piper gorria eta azenarioa zatitu.

- Ura irakiten jarri gatz apur batekin eta azenario zatiak bertan egosi.

- Ondoren, azenarioak kendu eta izki algak bertan egosi.

- Izki algak iragazi.

- Ahuakatea zatitu.

- Eta entsalada osatzen hasi; ilarrak, artoa, ahuakatea eta piperrak batu eta nahastu.

- Martorria txikitu eta entsaladari gehitu.

- Txitxirio egosiak ere gehitu eta dena ondo nahastu.

- Zilantro pixka bat ere gehitu.

Misonesa egiteko:

- Arrautza bat, gatz pixka bat, oliba olioa eta ekilore olioa batu eta dena ondo irabiatu.

- Ondoren, misoa bota eta dena nahastu.

- Amaitzeko, entsaladari misonesa gehitu bakoitzaren gustura eta dena nahastu.