Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Patata ñokiak gazta beganoarekin
Patata ñokiak gazta beganoarekin
Osagaiak
  • Ñokiak egiteko:
  • --Patata egosiak, 1 kg
  • --Irina, 200 g
  • --Gatza
  • --Piperrautsa
  • --Intxaur muskatua
  • Gazta beganoa egiteko:
  • --Anakardo txigortuak, 200 g
  • --Legamia, 2 koilarakada
  • --Berakatz-atal bat
  • --Limoi erdiren zukua
  • --Gatza
  • --Oreganoa
  • --Probentzako belarrak
  • Parmesano beganoa egiteko:
  • --Legamia, koilarakada bat
  • --Sesamo txigortua, koilarakada txiki bat
  • --Gatza, koilarakada txiki bat
  • Egilea: Iñaki Ubiria
  • Jatetxea: KM. 0
Prestaketa

Gonbidatua: Iñaki Ubiria, Donostiako Km. 0 jatetxeko sukaldaria

NOLA EGIN?

- Patatak garbitu eta egosten jarri gatz pixka batekin. 15 minutuz.

Parmesano beganoa egiteko:

- Sesamoa zartaginean txigortu eta ondoren termomixean bota.

- Sesamoari legamia eta gatza gaineratu eta dena birrindu.

Gazta beganoa egiteko:

- Anakardoak, legamia, limoi zukua, gatza eta berakatza termomixean sartu eta birrindu.

- Ura gehitu krema lortzeko.

- Probentzako belarrak eta oreganoa gehitu.

- Patata egosiak zuritu eta birrindu.

- Gatza, piperrautsa eta intxaur muskatua gehitu.

- Irina gehitu eta dena nahastu.

- Oreari txurro forma eman eta zati txikietan zatitu.

- Bolatxo forma eman eta egosi.

- Zartagin batean olioa bota eta berotzen jarri.

- Ñokiak zartaginean berotu eta gazta krema gaineratu.

- Ura eta gatza gehitu eta dena berotu.

- Platerera zerbitzatu eta tomate saltsarekin apaindu.

- Parmesano beganoa gehitu eta perrexilarekin apaindu.