Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Orburu gainerreak
Orburu gainerreak
Osagaiak
  • --Orburuak, 12 ale
  • --Tipula erdi bat
  • --Tipulatx pare bat
  • --Berakatz-atal bat
  • --Urdaiazpikoa, 100 g
  • --Gurina
  • --Ogi birrindua
  • --Perrexila
  • --Gatza
Prestaketa

NOLA EGIN?

- Orburuak zuritu eta egosten jarri.

- Lapiko batean gurina berotu eta desegin.

- Urdaiazpikoa zatitu eta lapikora gehitu.

- Tipula xehatu, lapikora gehitu eta erregosi.

- Tipulatxak eta berakatza zatitu eta lapikora gehitu.

- Labeko erretilua gurinarekin igurtzi.

- Orburu egosiak erditik zatitu eta erretiluan jarri.

- Tipula eta urdaiazpiko erregosiak orburuaren gainetik bota.

- Ogi birrindua, perrexila eta gurin pittin bat bota gainetik.

- Labera sartu 5-10 minutuz gainerretzeko.