Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Kimu entsalada eta zereal pastela
Kimu entsalada eta zereal pastela
Osagaiak
  • Entsalada egiteko:
  • --Letxuga morea
  • --Errefautxoak
  • --Txukruta
  • --Tipula eta porru kimuak
  • --Kuia haziak
  • --Txia haziak
  • -Ozpin-olioa egiteko:
  • --Oliba olio birjina
  • --Umeboshi ozpina
  • --Gomasioa
  • -ZEREAL PASTELA egiteko:
  • --Garagarra
  • --Artatxikia
  • -Saltsa egiteko:
  • --Tahini txigortua
  • --Limoia
  • --Gatza
Prestaketa

Gonbidatua: Vanessa Blazquez, dieta makrobiotikoetan jakituna.

NOLA EGIN?

Zereal pastela egiteko:

- Bezperan garagarra urarekin beratzen jarri.

- Garagarra eta artatxikia urarekin garbitu eta xukatu.

- Bi lapiko desberdinetan ura irakiten jarri (garagar eta artatxikia kantitateen bikoitza).

- Gatz puntua eman, zerealak gehitu eta egosi.

- Bi zerealak batu eta ondo nahastu.

Saltsa egiteko:

- Tahini txigortuari limoi zuku apur bat erantsi.

- Gatz puntua eman eta ura pixkanaka gehitzen eta nahasten joan.

Zereal pastela platerera zerbitzatu eta saltsa gainetik erantsi.

Entsalada egiteko:

- Letxuga eta errefautxoak txikitu.

- Lehenengoz, kuia haziak zartaginean txigortu eta entsaladari gehitu.

- Eta ondoren, txia haziak txigortu eta entsaladari gehitu.

- Tipula eta porru kimuak eta txukrut pixka bat erantsi.

- Gomasio koilarakada bat eta umebosi ozpina erantsi.