lehenengoak
Gonbidatua: Jabier Agirre medikua
NOLA EGIN?
- Orburuak zuritu eta egosi.
- Lekak eta azenarioak zatitu eta egosi.
- Zerbak zatitu.
- Gari-zainzuriei azala kendu, zatitu eta egosi.
- Alde batetik azalorea eta bestetik babak egosten jarri.
- Orburuak eta azalorea egosita daudenean erditik zatitu, irinetatik pasa, arrautzeztatu eta zartagin batean frijitu.
- Ziazerba orri-mamiak zatitu, arrautzeztatu eta frijitu.
- Zerba eta ziazerba hostoekin bolatxoak egin, arrautzeztatu eta frijitu.
- Lapiko batean, tipula eta urdaiazpiko xehatua erregosten jarri.
- Ondoren irin pixka bat gehitu eta ondo nahastu.
- Barazki-salda gehitzen joan.
- Barazki eta baba egosiak saltsara gehitu eta gatz puntua eman.
- Barazki frijituak saltsara gehitu eta ondo nahastu.
- Sutan eduki ordu erdiz.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa