Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Gazta berde 'sandwich'a
Gazta berde 'sandwich'a
Osagaiak
  • --Moldeko ogia, 4 xerra
  • --Mozzarella gazta, 4 xerra
  • --Ahuakate bat
  • --Errukula hosto batzuk
  • --Ahuntz-gazta pixka bat
  • --Oliba-olio birjina
  • Pestoa egiteko:
  • --Albaka hostoak, 25 g
  • --Parmesano gazta, 50 g
  • --Pinaziak, 20 g
  • --Berakatz-atal txiki bat
  • --Oliba-olio birjina, 40 ml
  • --Gatza
Prestaketa

Gonbidatua: Xabier de la Maza, 'Musika Parkean'eko bultzatzailea

NOLA EGIN?

Pestoa egiteko:

- Baratxuria, albaka orea, pinaziak, gazta parmesanoa eta olioa nahastu eta ondo birrindu.

- Ahuntz-gazta eta mozzarela xerratan moztu.

- Ahuakatea xerratan moztu.

- Moldeko ogi batean pestoa igurtzi eta mozzarela eta ahuakate xerrak gehitu.

- Beste moldeko ogi batean, pestoa igurtzi eta errukula eta ahuntz-gazta jarri.

- Gurina zabaldu sandwichean eta zartagin bero batean gorritu.