Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Mushaka
Mushaka
Osagaiak
  • --2 alberjinia
  • --2 baratxuri-atal
  • --Tipula bat
  • --Azenario bat
  • --Tomate birrindua, 330 g
  • --Txahal-haragi xehatua, 400 g
  • --Gazta birrindua
  • --Pipa nahasketa
  • --Kanela hautsa
  • --Gatza
  • Bexamela egiteko:
  • -Esnea, 300 ml
  • --Gurina, 40 g
  • --Irina, 40 g
  • Tomate-saltsa egiteko:
  • --2 tipula
  • --Baratxuri-atal bat
  • --Azenario bat
  • --Tomate birrindua
  • --Gatza eta azukrea
  • Egilea: Asier Gaston
  • Jatetxea: Kabitxo Taberna
Prestaketa

Gonbidatua: Asier Gaston, Kabitxo Tabernakoa

NOLA EGIN?

- Alberjinia xerratu eta oliba olioarekin batera zartagin batean gorritu.

- Bestetik, lapiko batean oliba olioa berotzen jarri.

- Tipula eta azenarioa xehatu eta lapikoan sueztitu.

- Txahal-haragi xehatua lapikora gehitu.

- Tomate birrindua erantsi.

- Gatz puntua eman eta kanela hautsa erantsi.

Bexamela egiteko:

- Lapiko batean gurina bigundu eta irina gehitzen joan.

- Esnea gehitu eta ondo nahastu.

- Gatz puntua eman eta irakiten utzi.

Tomate-saltsa egiteko:

- Tipula eta azenarioa xehatu eta sueztitzen jarri.

- Tomate birrindua gehitu.

- Gatza eta azukrea erantsi eta erregosi.

- Ongi birrindu.

- Amaitzeko, lasagna bat bezala eratuko dugu; pasta beharrean alberjinia jarri, bexamelarekin dena estali eta gazta birrinduarekin apaindu.

- Eta 20 minutuz laberatu 180 gradutan.

- Labetik atera, platerera zerbitzatu eta tomate-saltsarekin eta pipa nahasketarekin apaindu.