lehenengoak
Gonbidatua: Ainitze Sala, Iztueta esnekiak elkartekoa
NOLA EGIN?
- Pasta egosten jarri.
- Egosita dagoenean, ur hotzetan sartu egoste prozesua eteteko.
- Kuia, tipula, azenarioa, berakatza, porrua eta kalabazina zatitu.
- Kazola batean gurina urtu eta baratxuria erantsi.
- Barazkiak gehitu eta sueztitu.
Bexamela egiteko:
- Zartagin batean, gurina urtzen jarri.
- Bitartean, piper gorriei mamia atera eta zatitu.
- Ondoren, zartaginera gehitu eta erregosi.
- Kazola batean gurina urtu eta irina gehitu eta ondo nahastu.
- Ondoren, iztueta behi esnea pixkanaka gehitzen joan.
- Ondo nahastu eta piperbeltz puntua eman.
- Piper gorria erantsi eta nahastu.
Azken pausurako;
- Labeko ontzi batean, lehenengoz pasta jarri, ondoren barazkiekin bete eta berriro ere pasta jarri gainetik.
- Piper bexamela gehitu gainetik.
- Perrexila zatitua eta gazta birrindua gainetik erantsi.
- Labean gratinatu 5-10 minutuz.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa