Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Txoko-risotto beltza
Txoko-risotto beltza
Osagaiak
  • --Txokoa, 300 g
  • --Arroza, 320 g
  • --Berakatz-atal bat
  • --Tipulin bat
  • --Piper berde erdi
  • --Bizkaiko Txakolina, 100 g
  • --Pattar pixka bat
  • --Arrain-salda, 800 ml
  • --Txoko-tinta, koilarakada bat
  • --Gurina, 30 g
  • --Perrexila
  • --Gatza
Prestaketa

Gonbidatua: Inhar Urruzuno harri-jasotzailea

NOLA EGIN?

- Piper berdea, baratxuria eta tipulina zatitu.

- Baratxuria eta tipulina kazola batean erregosi.

- Piperra gehitu.

- Txokoak zatitu, kazolara gehitu eta erregosi.

- Zorrotada txakolin bat bota eta pare bat minutuz sutan utzi, alkohola lurruntzeko.

- Ondoren, arroza gehitu.

- Pixkanaka arrain-salda gehitzen joan eta ondo sueztitu 18 minutuz gutxi gorabehera.

- Arrai salda txoko-tintarekin nahastu eta risottoari erantsi.

- Dena ondo nahastu eta sueztitu.

- Gatz eta piperbeltz puntua eman.

- Azkenik, gurina gehitu eta desegin.

- Txoko-hankak zartaginean kozinatu.

- Amaitzeko, platerera zerbitzatu.