Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Sardina eta ahuakate kaneloiak, tomate ozpin-olioarekin
Sardina eta ahuakate kaneloiak, tomate ozpin-olioarekin
Osagaiak
  • --Kaneloi pasta
  • Ahuakate betegarria:
  • --Ahuakate, 2
  • --Gazta krema, 100 gramo
  • --Wasabi pixka bat
  • --Limoi-zukua, 30 gramo
  • --Aneta adar bat
  • --Gatza
  • --Piperbeltz beltza
  • Sardina betegarria egiteko:
  • --Sardinak oliotan, 2 lata
  • --Gazta krema, 40 gramo
  • --Koilakara bat Dijongo ziapea
  • --Perrexila
  • --Piperbeltz-beltza
  • --Gatza
  • Tomate ozpin-olioa egiteko:
  • --Tomate bat
  • --Modena ozpina
  • --Oliba olio birjina
  • --Albahaka
  • --Gatza
Prestaketa

Gonbidatuak: Koldo Aulestia, Afagi elkarteko presidentea eta Arantxa Gurmendi aktoresa.

NOLA EGIN?

- Sardinei hezurra kendu.

- Ura gatzarekin irakiten jarri eta pasta egosi.

- Ahuakateari hezurra kendu, mamia atera eta zanpatu.

- Pixkanaka limoi-zukua bota eta ongi nahastu. Gatz puntua eman.

- Behin pasta egosita dagoela, ur hotzera pasa egoste prozesua mozteko.

- Gazta krema, ziapea eta sardinak batu, birrindu eta ongi nahastu.

- Sardina nahasketa eta ahuakate zanpatua hozkailura sartu.

- Bi nahasketak manga desberdinetan sartu eta pasta bete.

- Tomateari haziak kendu eta zatitu.

- Albaka xehatu eta tomatearekin nahastu.

- Ondoren olio, ozpina eta gatza bota eta dena ongi nahastu.

- Amaitzeko, platerera zerbitzatu; kaneloiak jarri eta gainetik tomate ozpin-olioarekin apaindu.