Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Alberjinia erre, berakatz-beltz eta tofu entsalada
Alberjinia erre, berakatz-beltz eta tofu entsalada
Osagaiak
  • --Alberjinia, 2
  • --Berakatz-beltz atal, 2
  • --Tofu, 100 gramo
  • --Tipula bat
  • --Granada bat edo erdi bat
  • --Intxaur batzuk
  • --Oliba olio birjina
  • --Xerez ozpina
  • --Gatza
Prestaketa

Gonbidatuak: Jonh Berkhourt taldeko Ekain Perez eta Eneko Lusar oiartzuarrak.

NOLA EGIN?

Alberjiniak erretzeko:

- Oliba olio zorrotada bat bota alberjiniari eta aluminio paperean bildu.

- Labera sartu 180 gradutan ordu erdiz.

Tipula karamelizatzeko:

- Tipula xehatu eta erregosi.

- Tipulari azukrea eta ozpin zorrotada bat bota.

- Granada erditik zatitu eta zati erdi bati fruitua atera kolpeak emanez.

- Alberjiniari azala kendu, zati txikietan zatitu eta granadarekin nahastu.

- Tofua zatitu eta zartaginean gorritu.

- Baratxuri beltza txikitu eta alberjinia eta granadari gehitu.

- Intxaurrak ere erantsi.

- Xerez ozpina gehitu eta dena ongi nahastu.

Eta amaitzeko platerera zerbitzatuko dugu;

- Oinarrian tofu zatiak jarriko ditugu.

- Ondoren, alberjinia, granada, intxaurrak eta baratxuri nahasketa botako diogu.

- Eta amaitzeko, tipula karamelizatua jarriko diogu.