Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Zigalatxo erreak, onddo eta txangurruz beteta
Zigalatxo erreak, onddo eta txangurruz beteta
Osagaiak
  • -- Zigalak
  • -- Txangurru papurtua, 450 gramo.
  • -- Bi tipula oso.
  • -- Hiru azenario.
  • -- Porru bat.
  • -- Concase tomatea, 200 gramo.
  • -- Brandya.
  • -- Ogi birrindua, 65 gramo.
  • -- Onddo bat.
  • -- Wakame marinatua, sesamoarekin eta ziapearekin.
  • -- Martorria.
  • Egilea: Xabier Zabala
  • Jatetxea: Zarautzeko Kirkilla jatetxea
Prestaketa

NOLA EGIN?

Tipula xehatu eta zartagin batean erregosi.

Porruak eta azenarioa zatitu.

Tomateari haziak kendu eta zatitu.

Azenarioa zartaginera bota eta erregosi.

Pixkanaka barazkiak gehitzen joan zartaginera eta erregosi.

Zigalak zuritu eta erditik ireki.

Barazkiak txangurruarekin nahastu.

Zigalak txangurruarekin bete eta onddo-geruza batekin bildu.

Gatz-puntua eman, olioa bota eta labera sartu 180 gradutan, zazpi-zortzi minutuz.

Onddoak salteatu, wakame marinatua gehitu eta frijitu.