Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Pikillo piper kopa, artzai ogi-mamiarekin eta arrautzarekin
Pikillo piper kopa, artzai ogi-mamiarekin eta arrautzarekin
Osagaiak
  • Lodosako pikillo piperrak
  • Berakatz-atal batzuk
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
  • Arrautzak
  • Ogi mamia egiteko:
  • Ogi lehorraren mamia, 300 gramo
  • Txerri gantza, 60 gramo
  • Urdaiazpikoa, 30 gramo
  • Berakatza, 2 atal
  • Ura, 50 ml
Prestaketa

Gonbidatua: Asier Aranguren, Lodosako pikillo piperren Nabarreko elkarteko kidea.

NOLA EGIN?

- Ura berotzen jarri, gatzarekin, 65 graduetan eta arrautzak bertan sartu 40 minutuz.

- Berakatza txiki txiki moztu eta sueztitzen jarri.

- Piperrak tiretan moztu eta berakatzarekin konfitatu.

Ogi-mamia egiteko:

- Ogiari laskak atera eta txikitu.

- Hirugiharra laukietan moztu eta gantzarekin erregosi.

- Ogia, hirugiharrarekin batera txigortu.

- Gantza gehiago bota beharrezko bada.

- Arrautza egosiak uretik atera eta behin osagai guztiak prest ditugula, kopa betetzen hasiko gara.

- Lehenbizi, koparen azpiko kapa bezala ogi txigortua eta hirugiharra jarriko dugu.

- Bigarrenik, piper konfitatuak.

- Eta amaitzeko, guztiaren gainean arrautza egosia jarriko dugu.