Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Tolosako babarrunak, txerri belarriekin eta aza purearekin
Tolosako babarrunak, txerri belarriekin eta aza purearekin
Osagaiak
  • BABARRUNAK EGITEKO:
  • Tolosako babarrunak 300g.
  • Txerri belarri bat
  • Tipula bat
  • Azenario bat
  • Porru bat
  • Berakatz-atal pare bat
  • Tomate bat
  • Piperrauts pixka bat
  • Ereinotz hosto bat
  • Gatza
  • Oliba-olio birjina
  • AZA PUREA EGITEKO:
  • Patata bat
  • Hiru aza hosto
  • Berakatz-atal pare bat
  • Gatza
  • Oliba-olio birjina
  • GAINERAKOAK:
  • Ogi txigortua
Prestaketa

Gonbidatua: Abraham Olano txirrindulari ohia.

NOLA EGIN?

Babarrunak:

- Babarrunak eta belarria, ereinotz hostoarekin batera, lapiko azkarrean egosten jarri 15 minutuz.

- Bitartean, tipula eta baratxuria zatitu eta sueztitzen jarri.

- Azenarioa eta porrua xehe-xehe ebaki eta tipula eta baratxuriari gehitu.

- Tomatea birrindu eta barazkiekin batera erregosi.

- Behin babarrunak egosita daudela, gelditzen den salda eta ereinotz hostoa kendu.

- Ondoren, babarrunak barazkiekin nahastu eta babarrunen salda gehitu.

- Piperminaz ondu.

- Txerri belarria moztu eta babarrunei erantsi.

Aza purea:

- Patatak laukietan zatitu eta aza-hostoak ebaki eta biak batera egosten jarri 20 minutuz.

- Baratxuria oliotan frijitu eta, olioarekin batera, egositako azalore eta patatei gehitu eta dena birrindu.

- Gatza eta piperrautsaz bakoitzaren gustura ondu.