Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Arto beltzezko bolak ahuntz gaztarekin, ilar saltsan
Arto beltzezko bolak ahuntz gaztarekin, ilar saltsan
Osagaiak
  • Arto beltza, edalontzikada bat
  • Ura, 2 edalontzikada
  • Ahuntz gazta
  • Intxaurrak
  • Gatza
  • Saltsa egiteko:
  • Ilarrak
  • Baratxuri atal bat
  • Irina, koilarakada bat
  • Ura, txorrotada bat
  • Tamaria
  • Gatza
  • Egilea: Gorka Gereño
Prestaketa

Lehenik, bi edalontzi ur berotzen jarri, gatz eta tamari pixka batekin. Irakiten duenean, arto beltza gehitu, eta 20 minutuz egosi. Hozkailuan sartu eta hoztu arte utzi. Egun bat lehenago egiten bada hobeto.

Saltsa prestatzeko, baratxuria txikitu, eta oliba oliotan erregosi. Irina nahastu, gatza eta tamaria eman eta, azkenik, ilarrak bota.

Bolak egiteko, arto beltza eskuz birrindu eta, gazta txikituarekin eta intxaurrekin bildu.