Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Platano frijitua, arroza eta oilaskoa saltsan (Kubatar erara)
Platano frijitua, arroza eta oilaskoa saltsan (Kubatar erara)
Osagaiak
  • Platano frijitua egiteko:
  • - Frijitzeko platanoa (“platano macho” esaten zaio Kuban).
  • - Olioa
  • - Gatza
  • "Arroz Congrí" egiteko:
  • - Arroz luzea
  • - Babarrun beltzak (frijoles negros). Aurreko egunetik beratzen utzita.
  • - Piper gorria
  • - Piper berdea
  • - Tipula zuria
  • - Baratxuria
  • - Tomate frijitu pixka bat
  • - Olioa
  • - Gatza
  • Oilaskoa saltsan egiteko:
  • - Oilasko izter osoak
  • - Tipula zuria
  • - Piper berdea
  • - Piper gorria
  • - Baratxuria
  • - Piperbeltz beltza
  • - Ardo zuria
  • - Olioa
  • - Gatza
Prestaketa

GONBIDATUA: Yuleydis Vargas

NOLA EGIN:

Platano frijitua:

Platanoa xerratu, olio bero-berotan frijitu txigortu arte eta bukatzeko, ateratzean, gatza bota.

Congri arroza edo "arroz congrí":

Hasteko, babarrunak uretan egosi, baina osorik gelditu daitezela.

Tipula, baratxuria, piper gorria eta piper berdea, ondo txikitu eta oliotan bigundu. Tomate frijitu pixka bat gehitu.

Arroza eta aurrez egositako babarrunak gehitu. Ondoren, guztia nahastu, eta babarrunak egosteko erabili dugun ura eta gatza gehitu.

Azkenik, arroza egin arte egosten utzi.

Oilasko saltsan:

Lehenik eta behin, oilaskoa aurreko gauetik beratzen utzi, beste osagai guztiekin. Horretarako, tipula, piperrak eta baratxuria zatitu, eta ondoren morteroan txikitu.

Nahasketa hori oilaskoari bota, eta ardo zuri pixka bat, piperbeltz beltza eta gatza gehitu.

Hozkailuan utzi hurrengo egunera arte.

Oilaskoa nahasketaren zukutik atera, eta frijitu txigortu arte.

Ondoren, nahasketa gehitu, ur pixka bat bota eta amaitzeko, guztia batera egosi.