Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Arrautza, Gazta eta Hirugihar Kabia
Arrautza, Gazta eta Hirugihar Kabia
Osagaiak
  • 2 arrautza
  • Hirugiharra, 200 g
  • Gazta birrindua, 250 g
  • 2 ogi opil
  • Tipula erregosia
  • Piperbeltza
  • Gatza
Prestaketa

GONBIDATUA: Arantxa Armendariz

NOLA EGIN:

Hasteko, ogi opila gainetik zatitu, txapela kenduko bagenio bezala eta barruko mamia kendu.

Gero, hirugiharra xerra txikitan ebaki, ondoren, opila geruzaka bete osagaiekin. Lehenengo gazta geruza bat, gero hirugiharra, tipula, gazta berriro, hirugiharraeta bukatzeko, arrautza bat irekiko dugu gainean.

Azkenik, opila bete dugunean, aluminio paperean bildu, gaineko aldea libre utziz eta labean erreko dugu 180º C, arrautza eginda dagoela ikusi arte (12 batminutu).