Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Izokin Tartarra Gazta Kremarekin
Izokin Tartarra Gazta Kremarekin
Osagaiak
  • Izokina, 175 g
  • Limoi bat
  • Oliba olio birjina, 35 g
  • Ozpinetako pepino bat
  • Ozpinetako tipulinak, 15 g
  • Kaparrondoak, 10 g
  • Gazta krematsua, 80 g
  • Nori alga
  • 3 oliba beltz
  • 3 oliba berde
  • Tipulina
  • Aneta
Prestaketa

GONBIDATUA: Ibai Zabala

NOLA EGIN:

Lehenik eta behin, izokina laukitxotan zatitu eta, limoiaren zukuarekin eta oliba olioarekin nahastu. 15 minutuz ontzian utzi zukua ondo hartu dezan.

Ozpin pepinoak, kaparrondoak eta ozpin tipulinak txikitu, eta izokinari gehitu, ondo nahastu dena eta ordu erdiz hozkailuan utzi.

Ondoren, nori alga eta tipulina txikitu, eta gazta krematsuarekin nahastu. Olibak ere, lau zatitan moztu.

Azkenik, plateraren erdian tartarra jarriko dugu, izkin batean gazta krematsua duela eta olibekin apainduta.